Gizartea

Zarautzen alaba hiltzea egotzitako gizonak ukatu egin du akusazioa

Abian da kasua argitzeko epaiketa, eta gaur goizean deklaratu du; jatorrizko bertsioan ez bezala, orain esan du ez zutela Montetxion pasatu gaua, baizik eta Zarauzko malekoian.

arantxa iraola
2014ko urtarrilaren 13a
16:17
Entzun

2010eko urriaren 7ko itsasoan hilotz agertu zen alaba, 18 hilabeteko neskatxo bat. Ordu batzuk lehenago aitak eman zion Poliziari alabaren desagertzearen berri; Montetxio inguruko txabola batean lo egin zutela esplikatu zien, eta goizaldean, esnatu zenean, umea ondotik falta zuela. Gizonaren kontrako bilatze agindua zegoen beste auzi baten harira; aurrekariak zituen bikotekide ohi eta umearen amari eraso egiteagatik, bai eta alaba bahitzeagatik ere. Horregatik, atxilotu egin zuten. Aurrerago, ikerketan sakondu, eta alabaren hiltzailea delakoan ari dira epaitzen orain. Bai fiskaltzak eta bai herri akusazioak —Clara Campoamor elkartea— 23 urte eta erdiko espetxe zigorrarekin zigortu nahi dute. 

Atzo, deklarazioa emateko orduan, guztiz ukatu zuen gizonak alaba hil zuela. Umea zaintzeko aski baliabide ez zutela onartu zuen, eta amarekin oso harreman liskartsua zuela. Jatorrizko bertsioan ez bezala, atzo esan zuen haurrarekin gaua Zarauzko malekoian pasatu zuela. Esplikatu zuen hasiera batean ezkutatu zuela hori, pentsatzen zuelako umeak gauak kale gorrian pasatzen zituela jakiten bazuten umearen zaintza kenduko ziotela. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.