DROGAK

Zarauzko hiru gazte atxilotu dituzte Espainian, ustez kalamua landatzeagatik

Soriako Villarijo herrian 38 marihuana landare aurkitu dituzte. Bertan bizi dira atxilotuak.

2012ko abuztuaren 14a
18:27
Entzun

Zarautzen jaiotako hiru pertsona atxilotu ditu Guardia Zibilak Soriako Villarijo herrian (Espainia) kalamua landatzea egotzita.

Espainiako Gobernuak Sorian duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez, 38 marihuana landarez osatutako landaketa atzeman dute hutsik dagoen Vilarijo herriaren kanpoaldean. Atxilotuak bertan bizi dira, eta euren etxean egindako miaketan 52 kilo kalamu gordin, zazpi kilo kalamu lehor, speed gramo bat, 6,2 gramo kristal, 32,3 gramo haxix eta pisu topatu dituzte, iturriaren arabera.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.