Garbiketarako kamioi batekin izan du istripua tranbiak. Ondorioz, tranbia bidetik irten da. Sabino Arana eta Felipe Sarrate kaleen arteko bidegurutzean izan da istripua.
Berri agentziek jakitera eman duenez, zazpi bidaiari eta tranbiaren gidaria zauritu dira istripuaren ondorioz. Hiru bidaiarik zauri larriak izan dituzte.