Errepideak

Zazpi dira Burguko istripuan zauritutakoak, bost adingabekoak

Urtebeteko haur bat helikopteroan eraman dute Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzetako erietxera. Gainerakoak, Gasteizko Txagorritxu ospitalean daude. Ibilgailu berean zihoazen guztiak: bidetik atera eta irauli egin da. Agidanez, Portugalen oporrak igarota Erresuma Batura zihoan familia batekoak dira.

2011ko abuztuaren 23a
16:39
Entzun

Ibilgailu bat errepidetik atera eta irauli egin da gaur goizean, N-1 errepidean, Burgun (Araba) Donostiarako noranzkoan. Ondorioz, zazpit lagun zauritu dira: 36 urteko gizonezko bat, 28 urteko emakumezko bat,  haien 9, 4, 3 eta urtebeteko  seme-alabak eta 14 urteko gaztetxo bat -familiako kidea edo laguna izan daitekeena-. Urtebeteko haurra Gurutzetako erietxera eraman dute helikopteroan, eta gainerakoak, Txagorritxura, errepidez.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, Erresuma Batuan bizi zen istripua izan duen familia, eta sortzez portugaldarrak ziren. Hain zuzen, Portugalen oporrak pasa eta etxera itzultzeko bidean ziren ezbeharra gertatu denean. Argitzeke dauden arrazoiak tarteko, bidetik atera da Seat Alhambra ibilgailua, eta kontrako noranzkoan geratu da iraulita. Goizeko zortziak hamar gutxi inguruan gertatu da ezbeharra; hamarretan lortu du Ertzaintzak errepidea garbitu eta berriro trafikora zabaltzea.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.