Zazpi gaztek Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute Lopez eta Figueroa omentzeagatik

2013ko abuztuaren 21a
16:49
Entzun

Angel Figeroaren eta Javier Lopez Thierry-ren omenaldietan parte hartzeagatik, Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute zazpi gaztek irailaren 19an, “terrorismoa goratzea” egotzita.

Ernai antolakundekoak izatea egotzi diete sei gazteri, eta zazpigarrenari, berriz, antolakundearekin kolaboratzea. Auzia Eloy Velasco epailearen esku utzi dute, lehendik Ernairekin zerikusia duen beste auzi batean lan egin duelako: Velascok Ernairen webgunea itxi zuen “terrorismoa goratzeagatik” joan den otsailaren 26an, eta webgunearen arduraduna izatea egotzita, Auzitegi Gorenean deklaratu behar izan zuen zazpi gazte horietako batek joan den maiatzean.

Figeroa joan den maiatzaren 14an hil zen, Getxon, gaixotasun larri baten ondorioz espetxetik atera ostean. Hilabete bereko 30ean Thierry hil zen Frantziako espetxean, garuneko isuri baten ondorioz. Bi euskal presoak omentzeko, Galdakaon, Urduñan eta Basaurin omenaldiak egin zituzten.

Velascok Poliziak eta Guardia Zibilak osaturiko txosten bat du, iturri judizialek EFE agentziari jakinarazi diotenez. Horren arabera, Segi, Haika eta Jarrai gazte antolakundeen “jarraipena” da Ernai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.