Gizartea

Zazpi gizonezko atxilotu dituzte Nafarroan, emakumeen kontrako indarkeriagatik

2008ko maiatzaren 28a
17:38
Entzun
Nafarroako foruzainek zazpi gizonezko atzeman dituzte azkeneko egunetan, emakumeen kontrako indarkeriarekin lotuta.

Larunbatean Tuteran 41 urteko gizonezkoa atxilotu zuten, emakume bat jotzea leporatuta. Egun berean Iruñean 25 urteko gizonezkoa atzeman zuten, neska-laguna ustez jo egin zuelako.

Ostiralean Tafallan 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, emakume bati eraso egin ziolakoan.

Ostegunean hiru atxilotu zituzten: Burlatan 36 urtekoa -emaztea jotzeagatik-, Larragan 30ekoa -bikotekide izandakoari tratu txarrak eragiteagatik- eta Iruñean 37koa -bikotekide ohiarekiko urruntze agindua hausteagatik-.

Gaur zortzi Tuteran 28 urteko gizonezkoa atzeman zuten, neska-lagun ohiarekiko tratu txarrak eragiteagatik.

Lizarran, berriz, 57 urteko emakume bat atxilotu zuten ostegunean, alabari jotzea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.