EHUko hauteskundeak

Zazpi hautagai aurkeztuko dira EHUko Errektore izateko

Goizean zehar aurkeztu dute EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Errektore izateko hautagaitza aldez aurretik iragarritako zazpi hautagaiek. Juan Inazio Perez Zientzia eta Teknologia fakultateko katedraduna, Javier Muniozguren Bilboko Ingeniaritza eskolako zuzendaria, Antonio Rivera Arabako campuseko errektoreordea, Marisol Esteban Ekonomia katedraduna, Ander Gurrutxaga Gizarte eta Komunikazio zientzietako katedraduna, Iñaki Antiguedad Biologia katedraduna eta Francisco Doñate Soziologia katedraduna izango dira hautagaiak. Martxoaren 24an izango da Errektore berria aukeratzeko bozketa.

2004ko otsailaren 27a
14:58
Entzun
Zazpi hautagaien programetan EHUko finantziazio arazoa konpontzeko proposamenak jasotzen dira. Behin hautagaiak onartuta, martxoaren 3an hauteskunde kanpaina hasiko da. Bozketa martxoaren 24an izango da eta inork gehiengo osoa lortuko ez balu, boto gehien duten bi hautagaien arteko lehia apirilaren 1ean izango litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.