hedabideak

Zazpi komunikabidetako zuzendariek Espainiako Auzitegi Nazionalak ‘Gara’-ren kontra abiatutako prozedura penala salatu dute

EITBren, =i Deia=i-ren, =i Diario de Noticias de Navarra=i-ren, =i Diario de Noticias de Alava=i-ren, =i Le Journal=i-en, Herri Irratiaren eta =i Berria=i-ren zuzendariek salatu egin dute, =i Gara =i egunkariaren zuzendaritzaren aurka Espainiako Auzitegi Nazionalak ireki duen prozedura penala. ETAren agiriak kaleratzea herritarrei informazioa ematea dela iritzi diote, eta beraz, ekinbide judizial horiek adierazpen askatasuna urratzen dutela salatu dute. Horregatik, Espainiako Justiziari eskatu diote, Euskal Herriko komunikabideei bere lana bakean egiten uzteko.

2005eko maiatzaren 17a
19:52
Entzun
Barruko testua: Gara-ko zuzendari Josu Juaristi inputatu du Teresa Palacios Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, joan den irailaren 27an, Gudari egunarekin, egunkari horretan ETAren komunikatu bat argitara emateagatik. Terrorismoa goratzea egozten dio.

Ekinbide judizial horiek abiatzea salatu dute zazpi komunikabidetako zuzendariek. Gainera, elkartasuna adierazi diete egunkari horren zuzendari eta langileei.

“Talde armatuen agiriak, komunikazioak eta elkarrizketak argitaratzeaezin da delitua izan” haien irudiko, “demokratikoa izan nahi duen sistema politiko batean”. Hori, herritarrei informazioa ematea dela diote, “Espainiako jurisprudentzian adibide ugari baitaude irizpide hori bermatzen dutenak.

Beraz, ekinbide horiek, adierazpen askatasuna urratzen dute zazpi zuzendari horien ustetan. Komunikabideen “lanerako askatasuna” itotzen dutela, enpresa argitaratzaile bat arriskuan jartzen dutela eta ehunka kazetariren lana zalantzan jartzen dutela azpimarratu dute.

Gainera, “zoritxarrez” ez dela hori gertatzen den lehen aldia gogorarazi dute, eta beraz, Espainiako Justiziari eskatu diote Euskal Herriko Komunikabideei “beren lana bakean egiten” uzteko.

EITBren zuzendari Andoni Ortuzarrek, Deia ren zuzendari Iñaki Gonzalezek, Diario de Noticias de Navarra ren zuzendari Pablo Muñozek, Diario de Noticias de Alava ren zuzendari Julio Iturri, Le Journalen zuzendari Hur Gorostiagak, Herri Irratiko zuzendari Alex Aranzabalek eta Berria =i ren zuzendari Martxelo Otamendik sinatu dute agiria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.