Ezbeharra

Zazpi lagun arin zauritu dira Elizondoko igerilekuan, lurrun toxiko baten ondorioz

Lurrun toxikoa sortu zen herenegun iluntzean Elizondoko (Nafarroa) igerilekuan, oharkabean hipokloritoa eta azido klorhidrikoa nahastu zirenean. Ondorioz, zazpi pertsona arin zauritu ziren: arnasa hartzeko arazoak eta azaleko erredurak zituzten.

2005eko azaroaren 2a
13:09
Entzun
Nafarroako Gobernuak agertu duenez, astelehen iluntzean, 20:30 aldera, sortu zen lurrun toxikoa, eta berehala Udaltzaingoa, Foruzaingoa, Suhiltzaileak eta osasun zerbitzuetako langileak joan ziren igerilekura zaurituak artatzera.

Gehienek lehen uneko laguntza baino ez zuten behar izan. 35 urteko emakumezko batek, ordea, gainerakoek baino arazo handiagoak zituen, eta Iruñeko Bideko Amaren erietxera eraman behar izan zuten. Hala ere, han azterketa sakon bat egin ondoren senda agiria eman zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.