Nigerian atzematen zituzten emakumeak, eta handik Libiara eramaten, Italiatik Europara sartu eta Espainiara eta Euskal Herrira eramateko. Baldintza ankerretan egiten zuten bidaia, eta Europara heldutakoan prostituitzera behartzen zituzten, euren familiak mehatxatuz edo budua erabiliz. Industrialdeetan aritzen ziren.
Iruñeko Los Agustinos industrialdean adingabe bat prostituitzen ikusi ostean hasi zuen ikerketa Espainiak Poliziak, eta hortik heldu dira atxiloketak.
Orotara, zortzi dira atxilotuak, horietatik zazpi Iruñean eta beste bat Madrilen. Hiru emakume eta bost gizonezko dira atxilotuak, nigeriar jatorrikoak guztiak.