Genero indarkeria

Zazpi urteko kartzela zigorra, hiru emakumeri sexualki erasotzeagatik

Gasteizen 29 urteko gizonezko bat atxilotu dute, bikotekidea jo duela leporatuta.

2015eko martxoaren 16a
11:31
Entzun

Gipuzkoako Auzitegiak zazpi urteko kartzela zigorra ezarri dio gizonezko bati, 2012ko abenduan hiru emakumeri sexualki eraso egiteagatik. Irunen (Gipuzkoa) izan ziren hiru erasoak, abenduaren 6ko gauean.

Abenduaren 6an, iluntzean, emakume bati atzetik segitu zion, eta etxeko ezkaratzera sartzen ari zela, atzetik heldu eta ukituak egin zizkion.

Handik ordu batzuetara, beste emakume batengana joan zen, autoan etxera eraman zezala eskatzera. Autoan zirela gizonezkoa ukituak egiten hasi zitzaion emakumeari. Horrek erantzun egin zien erasoei, eta gizonezkoa autotik atera eta handik alde egitea lortu zuen.

Ordu batzuetara eta Irungo beste toki batean, gizonezko hark atzetik eraso zion emakume bati, lurrera bota, eta bortxatzen saiatu zen.

Ohiko tratu txarrak

Bart, Gasteizen, 29 urteko gizonezko bat atxilotu du udaltzaingoak, bikotekide emakumezkoa jo duela leporatuta. Emakumezkoak jarritako salaketaren harira atxilotu dute; jo egin zuela salatu zuen, eta bien seme adingabearekin etxetik alde egin behar izan zuela.

Emakumeak egin zuen salaketaren arabera, ohikoak ziren haren kontrako tratu txar fisiko eta psikologikoak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.