SUTEA DONOSTIAN

Zazpigarren solairua eta lapurreta

Gipuzkoako Foru Aldundiak gezurtatu egin ditu gertaerari buruz sortutako zenbait hipotesi

jakes goikoetxea
DONOSTIA
2005eko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Donostiako gertaerak hainbat susmo, hipotesi eta zalantza eragin zituen atzo. ZAZPIGARREN SOLAIRUA: Atzo goizean suhiltzaileek sua kontrolatu zutela uste zuten arren, 10:30ak aldera sua sortu zen zazpigarren solairuan (sua, berez, laugarren solairuraino iritsi zen). Ogasun diputatuaren eta zuzendariaren bulegoa daude zazpigarren solairuan. Bulego nagusien ondoan blindatutako artxibo bat dago. Azalpen ofizialaren arabera, artxibo hori bero-bero eta itxita zegoen. Ireki zenean, oxigenoa sartzean, lehertu egin zen eta sua piztu zen.

Ertzaintzaren arabera, ez zuten sutea eragin zezakeen tenporizagailurik aurkitu.

DATUEN LAPURRETA: Gipuzkoako Foru Aldundiak datu garrantzitsuak eta esanguratsuak zituen Errotaburuko egoitzan. Joxe Joan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako diputatu nagusiak atzo baieztatu zuenez, inork ezin izan zuen datuen kopiarik egin, «ordenadore bakoitzak bere kodeak baititu».

DATUEN GALERA: Gipuzkoako Foru Aldundiak agiri ugari galdu ditu, ez, ordea, datuak. Errotaburun bildutako informazio guztiaren kopia informatikoak daude beste egoitza batzuetan. «Baita zaintzaile fiskalen akta guztienak ere», zehaztu zuen Txabarrik.

TIROAK: Errotaburuko egoitzako autoek eta ondoko zenbait eraikinek tiroek eragindako zuloak zituztela zabaldu zen goizean. Txabarrik gezurtatu egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.