Garoñaren aurkako manifestazioa

Zazpiretan abiatuko da Gasteizen zentral nuklearraren aurkako manifestazioa

Garoñako zentral nuklearraren kontrako asteburuari hasiera eman zioten atzo 'Garoñarik gabeko Araba' plataformako kideek Gasteizen, Ama Zuriaren enparantzan egin zuten zortzi orduko kontzentrazioarekin. "Salaketak egiteko garaia bukatu" dela eta "zentrala ixteko plan zehatza" behar dela adierazi zuten atzokoan. Horrez gain, gaur arratsaldeko 19:00etan Gasteizko Ama Zuriaren plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia egin zuten.

2004ko urtarrilaren 17a
17:36
Entzun
Garoñako zentrala Burgosen dago, Arabatik gertu, eta 1999ean eman zioten azkenengoz lanean jarraitzeko baimena. Plataformako kideak, hala ere, beldur dira 2009etik aurrera ere Espainiako Gobernuak ez ote duen izango zentrala lanean mantentzeko asmoa.

Arrisku horri aurre egiteko, alderdi politiko guztien babesa dute, PPrena izan ezik, eta eragile, sindikatu eta herritar askoren babes osoa ere jaso dute.

Biharko Garoñako zentralaren kontrako martxa antolatu dute 'Garoñarik gabeko Araba' ekimeneko kideek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.