Etxealditik Euskaraldira

«Ze hizkuntzatzan hitz egiten dut etxean eta etxetik?»

Etxealditik Euskaraldira dinamikak hausnarketa fasea du gaurtik etzi bitartean, eta, horretarako, beste bideo bat argitaratu dute antolatzaileek, ariketa bat egitea proposatuz: hurbileko harremanen hizkuntzari buruzko erradiografia egitea. Atzo, beste bideo batean zabaldu dute egunotan egin asmo dutenaren berri.

2020ko apirilaren 21a
10:47
Entzun

Lau fase izanen ditu dinamikak: gaur, aurkezpena; 21etik 23ra, hausnarketa fasea; 24tik 30era, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa proposamenena; eta maiatzaren 3an, bukaerako ekitaldia —apirilaren 30ean jakinaraziko dute nolakoa izanen den, zehazki, bukaera—. 

Dinamika «bere egitera eta parte aktibo izatera» gonbidatu dituzte herritarrak, fisikoki zein sare sozialen bitartez. Sare sozialak aukeratzen dituztenei #EtxealditikEuskaraldira traola erabiltzeko eta @euskaraldia kontuari aipamena egiteko eskatu diete, «guztiok guztion berri izateko eta Euskaraldikoei bilketa lana egiteko modua emateko». Etxeko leiho eta balkoietan, berriz, koloretako puntu bat jartzeko eskatuko diete partaideei, egitasmoan parte hartzen ari direla adierazteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.