Zekorketekin jarraitu edo ez erabakiko dute Zestoan
ZESTOA. Erabakia hartuko dute gaur Zestoan: zekorketak egiten jarraitu edo ez. Botoa emateko lekuak 09:00etan zabalduko dituzte, eta 20:00etan itxi —Arroa Behean eta Aizarnan 08:30ean irekiko dituzte, herritarrak eskola txikien jaira joan ahal izateko—. Legez ez da galdeketa izango; udalari eskariak aurkeztuko dizkio herritar bakoitzak, alde edo kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu