«Zelai batean armak ikustea desarmerako modu bat litzateke»
Jorge Fernandez Diazek berretsi du ETAk desegin egin behar duela, eta zehaztu du desarmea bistaratzeko modu egoki bat zein litzatekeen ere: «Euskal Herriko zelai batean arma batzuk ikustea». ETAk urriaren 20an iragarri zuen armak uzteko erabakia, bada, erabaki hori «zintzoa» dela erakusteko, armak entregatu beharko lituzkeela uste du Barne ministroak. «ETAren hitza sinesten hasteko keinuak izango lirateke». Garai hau «itxaropenez eta aukeraz betea» dela uste du Fernandez Diazek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu