euskal herria

Zelai Nikolasekin zuzeneko elkarrizketa, Gure Esku Dago mugimenduaz

Herritarrek egindako galderei erantzungo die Nikolasek etzi, BERRIA.INFO-n,11:00etatik aurrera. Erabakitzeko eskubidearen alde datorren ekainaren 8rako antolatzen ari diren egitasmoaren sustatzaileetako bat da. Egin galdera hemen.

jarraia86887.jpg
2013ko abenduaren 17a
14:14
Entzun

Urte erdi eskas falta da, baina dagoeneko hasi dira datorren urteko ekainaren 8an Iruñea eta Durango batuko dituen giza katearen prestakuntza lanak. Gure Esku Dago plataforman parte hartzen dutenek 123 kilometroko giza katea egin nahi dute erabakitzeko eskubidearen alde, eta, hain kate luzea osatu ahal izateko, milaka katebegi behar dira, milaka herritarren sostengua eta konpromisoa.

Eskoziakoa eta Kataluniakoa eredu dira Euskal Herriarentzat, eta herri horietan gertatzen dena baliatuz Euskal Herrian autodeterminazio eskubidearen alde saretzeko ahalegina egin nahi du Gure Esku Dagok. Ekainaren 8koa lehen ekimena izango da, baina ez azkena, autodeterminazio eskubidearen bidean. Inguruko herrietan ere pausoz pauso hasi ziren.

Erresuma Batuan onartuta dagoen praktika bat da, eta ez da izan halako gizarte mugimendurik, mundu guztiak onartzen duelako. Katalunian, aldiz, instituzionalki praktika demokratiko hori egon ez arren, ikusi da herritarrek nolako gaitasuna duten. Via Catalana Katalunia osoa zeharkatu zuen giza katea ere mugarrietako bat izan da katalanen prozesuan. Eskoziako eredua bada ipar bat; eta horra iristeko, Kataluniakoa bada eredu bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.