'Ibarretxe auzia'

Zenarrutzabeitiak babes helegitea aurkeztu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalean

Eusko Jaurlaritzaren izenean, babes helegitea aurkeztu du gaur Idoia Zenarrutzabeitia EAEko lehendakariordeak Madrilen, Espainiako Auzitegi Konstituzionalean. EAEko Auzitegi Nagusiak Juan Jose Ibarretxe lehendakaria auzibidean jartzeko hartutako erabakiaren aurkako helegitea aurkeztu du Zenarrutzabeitiak, lehendakariari "elkarrizketa politikorako eskubidea urratu" zaiola argudiatuta.

2006ko azaroaren 10a
12:50
Entzun
Une honetan helegitearen edukiaren berri ematen ari da Zenarrutzabeitia, Eusko Jaurlaritzak Madrilen duen ordezkaritzan egiten ari den agerraldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.