Zenbakia. -15

2012ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Iratiko eski estazioko tenperatura hotzena. Iratiko eski estazioak eman zuen atzoko tenperatura hotzena: -15 gradu. Tenperatura beroena ere ez zen oso gozoa izan Iratin: ez zen-11tik igo.

Mendi aldea. Nafarroako mendietan neurtu ziren tenperatura hotzenak: Erremendian eta Gorramendin, -13 gradu; Aralarren, -11; Urbasan, -10; Erron, -9. Arabako mendietan ere hotz egin zuen: Kapilduin eta Herreran 9 gradu zero azpitik neurtu zituzten.

Nafarroa. Abaurregaina da Euskal Herriko herri garaiena, baita hotzena ere: -12,5 gradura jaitsi ziren termometroak atzo. Nafarroa iparraldean sentitu zen hotz gehien: Urzainkin (-10), Aurizberrin (-10), Ariben (-9) eta Leitzan (-8), esaterako.

Hiriburuak. Iruñean zero azpitik 7 gradu egin zituen atzo, baita Gasteizen ere; Donibane Garazin, -6 gradu egin zituen. Kostaldean, Donostian -4 gradu egin zituen, eta Bilbon -1.

Gipuzkoa. Zegaman, Bidanian eta Berastegin 6 gradu zeropetik egin zituen atzo. Kostaldetik barrualdera ez zuen alde handirik egin: Zarautzen -4 gradura jaitsi zen termometroa, eta Arrasaten -3 gradura.

Bizkaia. Tenperatura epelagoa izan zuten Bizkaian atzo; Muxikan, Deustun eta Bermeon, esaterako, 3 gradukoak izan zituzten tenperatura hotzenak.

Araba. Zenbat eta hego-mendebalderago, orduan eta hotz handiagoa egin zuen atzo. Trebiñun, -3 gradu neurtu zituzten; Ozetan, -5; Agurainen, -4.

Lapurdi. Donibane Lohizunen, -3 gradukoa izan zen atzo neurtutako tenperatura hotzena; Miarritzen eta Ezpeletan, -5 gradura jaitsi zen termometroa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.