Zengotitabengoa aste honetan Espainiaratuko dute, helegiteak atzera bota ostean
Ganteko (Belgika) Helegite Auzitegiak aste honetan Espainiaratuko du Luis Maria Zengotitabengoa Durangoko (Bizkaia) euskal presoa, defentsa abokatuak aurkeztutako helegite guztiak atzera bota eta gero. Hura estraditatzeko Espainiako Estatuak egindako eskaera betetzea erabaki zuen atzo Helegite Auzitegiak. Zengotitabengoaren abokatua aztertzen ari da Giza Eskubideen Europako Auzitegian estradizio erabakiaren aurkako helegitea aurkeztea, Efe agentziak zabaldu duenez. Izan ere, Peit De Pauw abokatuak Espainian torturatutuko duten arriskuaz ohartarazi zion atzo auzia aztertu zuen epaimahaiari. Horren ostean, komunikabideei azaldu zienZengotitabengoa «lur jota eta atsekabetuta»dagoela auzitegiaren erabakia jakin eta gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu