Araba Garoñarik Gabe taldeak manifestaziora deitu du datorren larunbaterako, 19:00etan, Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan hasita. Garoñako zentral nuklearra behin betiko ixteko eskatuko dute bertan. Izan ere, deitzaileen ustez ez dago zentrala irekita edukitzeko arrazoirik, eta, gainera, zentralaren adinak berak segurtasun arazoak sortzen ditu: hondakinak biltzeko andelean pilatutako lohia, erreaktorearen ontziak dituen pitzadurak, hozteko sistemako arazoak...
Deaialdiarekin bat egin eta atxikimendua aurkeztu dute gaur goizean Arabako hainbat pertsona ezagunek. Besteak beste, Amurrio, Aiala eta Zanbranako alkateek eskatu dute larunbateko martxara joatea. UAGAk eta Arabako Kontzejuek ere bat egin dute deialdiarekin. Aralar alderdiak ere egin du manifestaziora joateko deia.
Santa Maria de Garoñako zentral nuklearrak (Burgos, Espainia) 44 urte beteko ditu martxoaren 2an.