Vocento taldeko egunkarietan plazaratutako iritzi artikulu baten bidez erantzun die Josu Jon Imaz EAJko presidenteak aste honetan Joseba Azkarraga EAko buruzagi eta Jaurlaritzako Justizia sailburuak egindako kritikei.
Azkenaldian Imazek proposatutako "transbertsalitatea" eta abertzale eta euskal abertzale ez direnen akordioa ez zaizkio egokiak iruditzen Azkarragari, eta, horren ordez,abertzaleek "konplexurik gabe Estatuari aurre" egin beharko lioketela uste du.
Imazek, lehengo argudioei eutsita erantzun dio: hots, euskal gizarteak "zentralitatea, transbertsalitatea, elkar ulermena eta akordioa" nahi dituela azpimarratu du iritzi artikuluan."Erradikaltasunak" aurrera egiteko ez duela balio erantsi du,eta "Estatuari aurre eginda" autogobernua handitzea posible den galdetu dio Azkarragari.
Ildo horretatik,EAko buruzagiek"transbertsaltiatearen eta pragmatismoaren" arabera jokatu duten herrialdeetan hauteskundeetan emaitza hobeak jaso dituztela adierazi dio Imazek Azkarragari; hain justu, Iñaki Galdos Gipuzkoako EAko buruzagiaren ildoa goraipatu du. Galdosek eta Gipuzkoako zuzendaritzak ezadostasunak izan dituzte EAko zuzendaritza nagusiarekin landu beharreko ildo politikoen inguruan.
"EAJk konplexurik gabe transbertsalitatea babestu du, hitzarmena eta inposaketarik eza baitira gizarte aurreratuak eratzeko joko arauak", dio Imazek pasarte batean. "Komunitate edo nazio baten oinarriak akordio transbertsalak behar ditu, gehiengo nahikoak, azken finean".
Politika
"Zentralitatea" aldarrikatu du Imazek, "erradikaltasunaren" aurka
Joseba Azkarraga EAko buruzagi eta Jaurlaritzako Justizia sailburuak egindako kritikei erantzun die EAJko presidenteak. Hain justu, EA barruan Iñaki Galdosen jokabidea goraipatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu