Epaileak adingabeen zentro batera bidali du igande goizalean Oiartzungo dantzaleku batean (Gipuzkoa) izandako heriotzarekin ustez zerikusia duen gaztea. Igandean bertan atzeman zuen Ertzaintzak 16 urteko gaztea, ustez hura izan zelakoan 38 urteko gizona errepidera bota zuena. Auto batek harrapatu zuen gizona, eta hil egin zen. Beste gazte bat ere auzipetuta dagoela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, baina hura aske utzi du epaileak, eskatzen diotenean auzitegira joateko baldintzarekin.
Atzo goizaldean, 04:30 aldera, gertatu zen liskarra, Oiartzungo dantzaleku batean, N-1 errepidearen ondoan. Ertzaintzaren arabera, atarian hasi ziren liskarrak. Gazte batzuk eta 38 urteko gizon bat borrokan hasi ziren, eta gazteek N-1 errepidera bultzatu zuten gizona, pendoitz batean behera. Hain zuzen ere, maldan behera errepidera jausi eta altxatzen hasi zenean autoa joan zitzaion gainera gizonari. Jasotako kolpea oso handia izan zen, eta osasun zerbitzuetako kideek ezin izan zuten ezer egin bizia salbatzeko.
Ertzaintzak dantzaleku inguruan bertan atxilotu zuen 16 urteko gaztea, gizonari bultza egin ziona delakoan.
Gizartea
Zentro batean sartu dute Oiartzungo dantzalekuko heriotzan ustez parte hartu zuen gaztea
Beste gazte bat ere auzipetuta dago, baina aske utzi du epaileak. Ikerketen arabera, diskotekako atarian liskarra izan zen, eta gazteak errepidera bota zuen 38 urteko gizona. Auto bat orduantxe igaro zen lekuan, eta aurrean eraman zuen gizona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu