Zentroak jaitsiera handia jasan zuen atzo Frantziako Legebiltzarrerako bozetan. Frantzian botoen %1,76 soilik jaso ditu. Ipar Euskal Herria biltzen duten hiru barrutietan ere 10.000 boto galdu ditu alderdi horrek 2007ko emaitzekin alderatuta.
Jean Lassalle laugarren hautesbarrutiko diputatuak eutsi dio soilik jaitsierari, baina ia 3.000 boto galdu ditu orain bost urteko emaitzarekin alderatuta.
Zentroaren jaitsieraren ondorioz, laugarren barrutiko Biarnoko herrietako emaitzak kenduz, EH Bai koalizioa hirugarren bozkatuena da Ipar Euskal Herrian, PS eta UMPren ondotik, lehen aldiz.