BILBOKO ASTE NAGUSIA

Zentsuraren aurkako "prozesioa" egin dute Bilbon

Ertzaintzak Hontzak konpartsaren txosnako dekorazioa kentzeagatik, protesta egin dute ehunka lagunek.

Adierazpen askatasunaren defentsa egin dute martxan. ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS
2017ko abuztuaren 23a
07:40
Entzun

Bilboko Hontzak konpartsaren txosnako dekorazioa kendu zuen Ertzaintzak astelehen goizean, gotzaingoak salaketa jarri ondoren. Igande arratsaldean aurkeztu zuen salaketa, txosnak "biraozko" edukiak zituelakoan. Bilboko 3. Instrukzio Epaitegiak igandean agindu zuen eduki horiek kentzeko eta konpartsako kideak identifikatzeko.

Horri erantzuteko, "prozesio" bat egin dute jaigunean ehunka lagunek. "Jehovaren eta Marijaiaren baimenarekin" egin dute protesta, eta, deialdian, herritar guztiei egin diete dei parte hartzera: "Apostolikoei, erromanikoei, erromantikoei eta egiazkoei".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.