Zer dira TMB plantak?

Jundizko TMB plantan lanean. R. BOGAJO / ARP.
2012ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Tratamendu mekaniko-biologikoa laburtzen dute TMB siglek. Gipuzkoako Foru Aldundiaren hondakinen kudeaketarako proposamenak hiru TMB planta ezartzeko asmoa jasotzen du. Gaika biltzen ez diren hondakinak tratatzeko erabiltzen dira TMB plantak batik bat, eta hondakinak bereizten dituzte. Lehenik, birziklatu ezin diren eta bolumen handikoak diren gaiak bereizten dituzte —esaterako, obrako hondakinak—. TMB plantek moduluak dituzte, eta aukera ezberdinak, beraz. Normalean, metalak, ontzi arinak, beira, papera eta kartoia eta hondakin organikoak bereizteko lerroak izaten dituzte. Bereiztea lortzen den hondakinak birziklatzera eramaten dira, eta organikoa inertizatu egiten da —ezin da konpost gisa erabili, ez baita gaika bildua—. Hala ere, TMB plantetan sartzen den zaborraren erdiak baino gehiagok nahasita jarraitzen du bereizketa prozesua bukatutakoan. Hainbat aukera daude zabor horrentzat: Bizkaian eraikitzen ari diren plantak zementugintzan erretzeko prestatuko du. Araban, Jundizen, zabortegira botatzen dute orain. Gipuzkoan, inerte bihurtuko dituzte, gutxiago kutsatzeko eta betelanerako erabiltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.