Guardia Zibilak omenaldia egin du gaur, Intxaurrondoko kuartelean. ETAk hil dituen guardia zibilak eta haien senideak omendu ditu, talde armatuak Jose Antonio Pardines hil zuela 50 urte bete diren egunean. ETAk hil zuen lehen biktima izan zen Pardines. Bertan izan dira Espainiako Poliziako, Espainiako Armadako, Frantziako Gendarmeriako eta Ertzaintzako ordezkariak; baita Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroa ere.
Dena den, omenaldian parte hartu duten guztien artean, Guardia Zibilak Itza izenez deitzen duena izan da gonbidatu bitxiena. Espainiako banderaren koloreak dituen uhalarekin osatu du formazio lerroa ministroaren aurrean. Bederatzi urte ditu, emea da eta Intxaurrondoko GAR Ekintza Azkarrerako Taldearen irudi izatea du ardura.
Jon Iñarritu EH Bilduko senatariak basurde hari buruzko xehetasunak eskatu zizkion Espainiako Gobernuari, iaz. Gobernuak joan den irailean erantzun zion, basurdea GAR taldea "definitzen duten irudi eta sinbolo bereizgarrietako bat" bihurtu dela, eta txakur hezitzaile titulua duen gaurdia zibila batek zaintzen duela, borondate propioz. Espainiako Gobernuaren esanetan, 2016. urtean basurdearen mantenu kostua 259,55 eurotakoa izan zen. Animaliak ia 400 metro karratuko esparrua du esklusiboki berarentzako gordea, Madrilek ziurtatu duenez.
Espainiako Gobernuak azaldu du GAR taldeak 1981. urtetik duela basurde bat maskota egiteko ohitura eta egun duena sinbolo gisa erabili duen zazpigarren basurdea dela.
Guardia Zibilak salaketa bat aurkeztu zuen, joan den irailean, basurde bat gatibu zuen herritar baten aurka. Hala adierazi zuen Twitter bidez. Animalia "jostailu bat" ez zela nabarmendu zuen mezuan.
La Guardia Civil denuncia a una persona por la tenencia de un Jabalí en cautividad#NoEsUnJuguetehttps://t.co/2CbgwKFL9wpic.twitter.com/SfBNPH4VPa
— Guardia Civil 🇪🇸 (@guardiacivil) 18 de septiembre de 2017
Iñarrituk txioari erantzun zion, Guardia Zibilak basurde bat maskota egin duela eta desfiletarako erabiltzen duela gogoraraziz.
Aquí la respuesta sobre el ðŸÂ— q utiliza la GC de mascota en sus defiles en Intxaurrondo ¿#NoEsUnJuguete? pic.twitter.com/tH5gHG233N
— Jon Inarritu (@JonInarritu) 11 de noviembre de 2017
Guardia Zibilak ez du basurdea aske uzteko erabakirik hartu eta hura maskota gisa erabiltzen jarraitzen du, gaur Intxaurrondon egin duten omenaldiko desfileak argi utzi duen moduan.