Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak Berria.info-k eginiko galderari erantzun dio, bideo baten bidez. Eusko Jaurlaritzako hurrengo lehendakariari bereziki eskatu dio «hezkuntza sistema osoa» arautuko duen lege bat garatzeko. «Urteetan pairatzen ari garen gabezietako bat da hori», salatu du. Era berean, Tellituk nabarmendu du «Euskal Herriak aurrera egin dezan» ezinbestekoa dela lege hori. Uste du lege horren barruan garatu beharko litzatekeela euskal curriculuma eta euskarari garrantzi handiagoa eman beharko litzaiokeela.
Tellituren adierazpenak ez ezik, beste eragile hauenak ere ikus daitezke http://www.berria.info/bereziak/hauteskundeak_u21/ webgune berezian: Paul Rios Lokarriko koordinatzailearenak, Juan Bautista Aranzabe SOS haur lapurtuak elkarteko boluntarioarenak, Itziar Arratibel ESAITeko presidentearenak, Saioa Iraola Bilgune Feministako kidearenak, Mikel Irizar Topaguneko lehendakariarenak, Josu Martinez zinemagilearenak eta Igone Lamarain EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeko kidearenak.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
Zer eskatuko zenioke hurrengo lehendakariari?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu