Zer eskatuko zenioke hurrengo lehendakariari?

Igone Lamarain EHEko kidea. BERRIA.
2012ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Euskal Herrian Euskaraz taldeko Igone Lamarainek paratu zuen atzo itauna Berria.info gunean, Eusko Jaurlaritzako hurrengo lehendakari izango denarentzat. Lamarainentzat, hurrengo jaurlaritzak Euskararen Legearen ibilbidearen balorazioa egin beharko luke, «legeak herri euskaldunari eman diona eta eman ez diona aztertu» eta horren arabera «helburu argiak» markatzeko. «Euskaraz bizitzea» helburutzat hartu beharko luke hurrengo lehendakariak, helduen euskalduntze eta alfabetatzean indarrak jarri, etorkinak euskarara erakarri... Hezkuntzan ere hizkuntza eredu zaharkituak utzi eta funtsezko aldaketa bategin beharko luke lehendakariak, eta «euskararen arnasguneak» indartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.