(Miren Garate)
Europa Espainia erreskatatzeko bidean dela eta, zer gertatu da orain artean erreskatatutako herrialdeetan?
Pentsioak
- Grezia. 1.200 eurotik gorako pentsioak %20 murriztu dira, eta erretiroa 55 urte bete aurretik hartu dutenena, %40.
- Portugal. Funtzionarioei bezala, kendu egin zaizkie aparteko bi ordainsariak.
- Irlanda. Erretiroa hartu berri dutenen pentsioak %10 murriztu dira, eta kenkari fiskalak kendu dira.
Erretiro adina
- Grezia. 65 urtera atzeratu da. Lehen emakumeek 60 urterekin har zezaketen, eta adinak ez zion inporta 37 urte kotizatuta izanez gero. Kotizatu beharreko epea ere gehitu da, 35 urtetik 40 urtera. Pentsioaren zenbatekoa soldataren %80tik %64ra jaitsi da.
- Portugal. 55 urterekin eta 30 urte kotizatuta izanda aurretiazko erretiroa kentzeko aukera kendu da, gutxienez 2014 arte.
- Irlanda. 2014an 66 urtera atzeratuko da erretiro adina; 2021ean 67 urtera; eta 2028an, 68 urtera.
Zergak
- Grezia. Lau puntuan igo du BEZa, %23ra. Tabakoaren, alkoholaren eta erregaien zergek %10eko igoera izan dute.
- Portugal. BEZa %23ra igo du. Tasa murruztua zuten produktuei ere kopuru hori aplikatzen die, eta argindarraren eta gasaren zerga %6tik %23ra igo da.
- Irlanda. Datorren urtean %21etik %22ra pasako da BEZa, eta 2014an, %23ra.