Zeresana eman du Berriketan eta Twitter sare sozialetan
Sare sozialak sutan izan ziren goiz-goizetik Kukutzaren hustea zela eta. Berriketan euskaldunen sare sozialean, esaterako, Jan Niemand ezizena darabilen erabiltzaileak goiz-goizetik egin zuen Kukutzara gerturatzeko dei, eta Ertzaintza gaztetxeko bigarren pisura heldu zela ere jakinarazi zuen goizeko zortziak aldera. BERRIAko kazetari Lara Madinabeitia eta Maite Asensio ere Errekalden izan ziren, eta gertatzen zenaren berri eman zuen Berriketan-en. Twitter sare sozialean ere Espainiako gehien erabilitakoa izan zen Rekalde hitza, alegia, iruzkin gehien dituztenen gaien artean izan zen. #kukutza eta #kukutzagaztetxea etiketekin ere aritu ziren Euskal Herriko zein atzerriko erabiltzaile asko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu