Krisialdiari aurre egiteko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zerga sistema «hobetzearen» alde egin duCarlos Agirre Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun sailburuak, Eusko Legebiltzarrean. Datorren urteko aurrekontu proiektuaren defentsa egin du Agirrek osoko bilkuran, eta bertanadierazi du orain arte Jaurlaritzak gastuei eutsita egin diola aurre krisiari, baina diru sarrerak eremurriztu egin direla eta, ondorioz, adostutako zergen presio fiskala %3,5 handitu beharko litzatekeela. Europako Batasunean harmonizazio fiskalari buruzko eztabaida berriz piztu denean, EAEko zerga eredua aldatzearen inguruan eztabaidatzeak ere «berebiziko garrantzia» duela adierazi du.
Haren ustez, Jaurlaritzaren aurrekontuek «halabeharrez» izan behar dute zorrotzak, foru aldundien diru sarrerek behera egin dutelako nabarmen.Hala, gastu publikoa murriztera bideratutako neurriak nahikoak ez direnez, zerga eredua hobetu beharko dela azaldu du, EAEko zerga bidezko presioa «Europako batez bestetik gertu egondadin».
Ekonomia sailburua ez da baikorra etorkizunaren inguruan, etaesan du Jaurlaritzaren aurrekontuek, 2012ko erronkei ez ezik, «luzera begirako» erronkei ere aurre egiteko balio dutela. Enplegua sortzea, ongizate estatuaren zerbitzuak bermatzea eta aurrekontu egonkortasuna lortzea da Jaurlaritzaren helburu nagusia, Agirrek esan duenez.
Zergen presio fiskala %3,5 handitzea proposatu du Ekonomia sailburuak
Carlos Agirrek esan du Jaurlaritzaren 2012ko aurrekontuek «halabeharrez» izan behar dutela zorrotzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu