Hotz galanta dago gaur Euskal Herrian, eta hainbat eta hainbat herritan zero gradu azpitik egon da tenperatura. Esaterako, Agurainen (Araba) 15 gradu azpitik izan dituzte gauean. Gasteizen eguerdian gradu bat zero azpitik zuten. Euskal hiriburuetan gradu gehien Donostian zituzten eguerdian: bost.
Gaur kostaldean gehienez sei gradu egongo direla esan dute adituek eta barnealdean hiru.
Bihar eguraldiak hobera egingo du, baina pixka bat baino ez.
Errepideez informazio zehatza
Errepideetan gaur arazo nagusia izotza da, gauez hotz handia egin duelako. Sare nagusiko errepideak denak irekita daude, eta bigarren mailakoetan izotzagatik adi ibiltzeko eskatu dute. Mendateen artean Herrera (Araba) eta Orduña (Bizkaia) itxita daude, eta Opakuan (Araba) autoek kateak behar dituzte.
Errepideen egoerari buruzko informazio zehatza honako zerbitzuetan jaso daiteke: Nafarroari buruzko 900400100 doainiko telefonoan, edo webgune honetan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari buruzkoa 902112088 edo webgune honetan.
Eguraldia
Zero gradu azpitik Euskal Herriko toki askotan
Agurainen, adibidez, 15 gradu azpitik izan dituzte gauean. Izotza da gaur errepideetako arazo nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu