Zero Zaborrek mosaiko erraldoia egingo du igandean, Donostian

'Aire garbiak bira nazan' lelopean, kolorea, etorkizuna, iraunkortasuna, konpromisoa eta itxaropena islatuko dituen haize errota erraldoia irudikatuko dute.

2012ko ekainaren 12a
19:52
Entzun

Gipuzkoako Zero Zabor-ek mosaiko erraldoia egingo du igandean, Donostian. Aire garbiak bira nazan lelopean, kolorea, etorkizuna, iraunkortasuna, konpromisoa eta itxaropena islatuko dituen kolorezko haize errota erraldoia irudikatuko dute Donostian, herritarrek osatutako mosaiko batean. 

"Aire garbiak bira dezan eskatzen duen haize errota koloretsua irudikatuko dugu", azaldu dute antolatzaileek. Naturak dauzkan zikloak ekonomiak ere barnera ditzala eskatuko dute, errotaren mugimendu zirkularrarekin; "Errotak haizearekin egiten duen bezala, naturan dauden baliabideak, natura kaltetu gabe erabiltzea aldarrikatuko dugu".

Ekimena gauzatzeko herritarren konpromisoa eskatu dute, eta herri guztietan lantaldeak osatuko dituztela jakinarazi dute. "Etorkizunak konpromisoa eskatzen du. Ezin dugu ikusle hutsak izan. Ezin dugu haizeak hostoak bezala,  nora eramango gaituzten zain geratu", adierazi dute. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.