Iruñeko Txantrea auzoko zazpi gaztek ohartarazi dute jarduera publikoa duten arren atxilotuak eta inkomunikatuak izateko arriskuan daudela, Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren zerrenda beltzetan daudelako. Gazteek eurek bideo batean jakinarazi dutenez, euren izenak atera dira azken hilabeteetako sarekadetan, "orduan atxilotutako gazteek pairatu zituzten galdeketa gogor eta bortitzen ostean". Zerrenda beltzen gurpila geldiezina dela salatu dute, eta kezkatuta agertu dira.
Gazteek bizimodu normala egiten dutela adierazi dute, baina euren izenak Poliziaren esku daudela jakiteak mugatu egiten dituela. Beldur direla esan dute, eta, eurak bezala, senideak ere beldur direla atxilotu eta torturatuko dituzten. "Amorrua eta ezintasuna sentitzen dute", diote bideoan, "nahi dutena egingo duelako Poliziak". Gaineratu dute senideek badakitela ezer txarrik ez dutela egin.
Hala ere, gazteriaren kriminalizazioa salatu eta borrokan jarraitzeko hartutako konpromisoa berretsi dute. "Betidanik gure lana publikoa izan da auzoan, mugimendu feministan, jai batzordean, euskararen alde... Ez gara inoiz ezkutatu". Euren izenak zerrenda beltzean zeudela jakin zutenean, zapi gorriekin kalera ateratzea erabaki zuten hori salatzeko —bideoan jantzita dauzkate—, eta bilerak egin eta atxikimendu bila atera dira. "Auzoak eman digun babesa eskertu nahi dugu. Manifestazioan egongo direla esan digute".
Manifestazioa igandean izango da, hilaren 16an, 18:00etan, Txantreako Sabicas plazan.
EUSKAL HERRIA
Zerrenda beltzetan daudela ohartarazi dute Iruñeko Txantrea auzoko zazpi gaztek
Azken hilabeteetan egin diren operazioetan, "orduan atxilotutako gazteek pairatu zituzten galdeketa gogor eta bortitzen ostean", euren izenak atera direla salatu dute. Elkartasuna adierazteko, manifestatzera deitu dute; igandean izango da, 18:00etan, Sabicas plazatik abiatuta. [YouTube]http://www.youtube.com/watch?v=lpFn_hKZdno[/YouTube]
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu