EGURALDIA

Zesura rap taldeak umorez eta erritmoz heldu dio eguraldi aldakorrari

Bideoklip ikusgarria egin du talde ordiziarrak egun bateko eguzki astun eta hurrengo eguneko ekaitzari kantatzeko. Eguraldiarekin lotutako aurpegi ezagunik ere ageri da Euskal Herri tropikala bideoklipean (ikusi albistearen testuaren barruan).

Bideokliparen irudi bat. Bideoa, ikusgai, beherago. ZESURA
2017ko irailaren 5a
10:04
Entzun

Eguraldiaren gorabeherek eta giro aldaketa bortitzek inspiratu dute Ordiziako (Gipuzkoa) Zesura taldearen azken lana. Eguzki patxetan izerditan egotetik aterkia eta berokia behar izatera. Rap taldeko kideek umorez eraman dituzte hitz eta erritmora Euskal Herriko udetan inoiz izaten diren egoera bitxiak: "Batzuetan hotz besteetan bero, / eguraldi desberdina egiten du egunero. / Hau da hau klima mundiala, / gure Euskal Herri tropikala", dio kantaren leloak.

[YouTube]https://youtu.be/CYGqwbUBlFE[/YouTube]

Irudietan ere modu dibertigarrian jaso dute gaia. Bainujantziak eta eskiak, urperako betaurrekoak eta neguko txanoak, haizeteak, euriteak eta eguzki errukigabea... Denak nahasi dituzte batera.

Taldeko kideek lagun askoren laguntza izan dute "Euskal Herri tropikala" irudikatzeko. Horien artean, Ana Urrutia ETBko eguraldi aurkezlearena.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.