#SFK15

Zezen azkarrak hirugarrenerako

Bosgarren aldia da Victoriano del Rio etxeak sanferminetan parte hartzen duena.  [youtube]https://youtu.be/b46f5RPvHUI[/youtube]

2015eko uztailaren 9a
08:24
Entzun

Azkarrak izatea, hori da Victoriano del Rioko zezenen ezaugarri nagusia. Baina horrek ez du haien arriskua murrizten; izan ere, lasterkari ugari zauritu ohi dituzte, askotan baita entzierroetan ateratzen ohituak daudenak ere. Eta aurten ere bete egin dituzte aurreikuspenak. 2 minutu eta 27 segundoan egin dute ibilbide osoa, eta une arriskutsu ugari eragin dituzte.

Gurutze Gorriaren arabera, gutxienez bost zauritu eraman dituzte erietxera; beste hainbatek ere kolpeak izan dituzte, baina tokian bertan artatu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.