Sanferminak

Zezenaren aurrean bere buruari argazkia atera zion gaztearen bila dabil Udaltzaingoa

Araudi berriak gogor zigortzen ditu halako jokabideak.

2014ko uztailaren 12a
12:15
Entzun

Gazte bat, zezenaren aurrean lasterka eta aldi berean bere buruari argazkia ateratzen. Hori izan zen atzoko entzierroak utzitako irudi nagusia. Horrek berak, ordea, ondorio larriak izan ditzake gazte horrentzat; izan ere, araudi berriak zigortu egiten ditu halako arrisku jokabideak. Hori dela eta, Udaltzaingoa gaztearen bila dabil.

Udaltzainek arreta berezia jarri dute gaur goizeko entzierroan, gaztea berriz ikusten dote zuten. Baina, jakinarazi dutenez, oraingoz ez dute haren aztarnarik aurkitu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.