Sinadura bilketa hasiko du ATEA animaliei tratu etikoa ematearen aldeko taldeak, Bilboko Aste Nagusian. Helburua da Kataluniako Legebiltzarrak atzo egin zuen bezala, Eusko Jaurlaritzak ere beste horrenbeste egitea lortzea.
ATEAk Eusko Jaurlaritzaren iritzia jakin nahi duela adierazi du eta, horregatik hasiko direla abuztuan firmak biltzen.
Bilbokoa ez da iragarrita dagoen ekimen bakarra. Irailean, Donostian, zezenketei buruzko monografikoa antolatuko du ATEAk.
Gizartea
Zezenketak debekatzea eskatzeko sinadura bilketa hasiko du ATEAk
Bilboko Aste Nagusian ekingo dio kanpainari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu