GIZARTEA

Zezenketen inguruko galdeketa eskatu dute Donostian

Donostia zezenketarik gabeko hiri bilakatzea galdegin du Askekintza elkarteak, Bilbo plazan egin duen ekintza baten bidez. 

2012ko abuztuaren 17a
19:21
Entzun

Animalien eskubideen aldeko sentsibilizazioa areagotu egin dela uste du Askekintza elkarteak, eta, hala, Donostia zezenketarik gabeko hiri bilakatzea galdegin du. Horretarako, gaiari lotutako herri mailako galdeketa bat eskatu dute, bete beharrekoa, "donostiarren nahia behingoz errespeta dadin". Gailu enpresak egindako inkestaren arabera gipuzkoarren %72 zezenketen kontra daudela azaldu du elkarteko bozeramaileak. 

Zezen eta zekorren heriotza edo sufrimendua bere gain daramaten ikuskizunak salbuespenik gabe debekatzeko eskatzeko, ekintza berezi bat egin dute Bilbo plazan: eguerdiko kanpaiekin batera, kideetako batek iturriko ura gorriz tindatu du, eta, hala, zezenketetan isurtzen den odola gogorarazi. Plazako iturrriaren inguruan jarri dira elkarteko kideak, gorriz margotutako eskuak erakutsiz. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.