hezkuntza

Ziburuko ikastola kanporatzea erabaki du Paueko Auzitegiak

Kanporatzearen alde egin du epaileak, eta zazpi eguneko epea eman die horretarako. Joaten ez badira, epe horretatik aurrera ehun euroko isuna ordaindu beharko dute egun bakoitzeko. Laida Mugika Ziburuko ikastolako lehendakariak adierazi duenez, ez zuten pentsatzen eskola "hain azkar" uzteko esango zietenik, eta "azarora arte" han egon ahalko zirela espero zuten.

Ezkerrean, atzean, Ziburuko Herriko Etxearen abokatuak eta ordezkariak, eta, eskuineko besaulkietan, Ziburuko ikastolakoak eta Seaskakoak. BOB EDME
2014ko irailaren 1a
07:16
Entzun

Paueko Auzitegiak eman du deliberoa: epaileak ebatzi du Ziburuko ikastolak utzi egin behar duela ikastolaren eremua.

Ostiralean egin zuten auzi saioa, Pauen. Gaur egun Ziburuko ikastolak erabiltzen duen Marinela eskola publikotik joatea eta 1.500 euroko isuna jartzea eskatzen du herriko etxearen akusazioak. Ziburuko Herriko Etxeak eskatu zuen ikastolak "urgentziaz" alde egiteko Marinelako eskola publikotik.

Epaiketan ia bi orduz aritu ziren eztabaidan herriko etxearen eta Ziburuko ikastolaren abokatuak. Abokatuek ez ezik, herriko etxetik Isabelle Dubarbier Hezkuntza hautetsiak eta Ziburuko Zerbitzuen zuzendariak ere hitz egin zuten; Seaskaren alde, berriz, Paxkal Indo lehendakariak hartu zuen hitza.

Bertzeak bertze, lurraren publikotasuna, komertzio hitzarmena, kanporatzearen urgentzia eta ikastolaren alternatibak aipatu zituzten bi aldeek epaiketan.

 Bi urteko ibilbidean, gorabehera handiak izan ditu Ziburuko Kaskarotenia ikastolak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.