Hirigintza

Ziburun 455 etxebizitza eraikitzeko plana baliogabetu du auzitegiak

Santa Teresa auzoa eraikitzeko plana baliogabetu du Paueko Auzitegi Administratiboak. Ezin izango dituzte eraikuntza lanak hasi.

2016ko martxoaren 29a
14:56
Entzun

Gaur asteartean heldu da albistea: Ziburuko Santa Teresa inguruan eraikitzekoak ziren 455 etxebizitzako proiektua bertan behera utzi du Paueko Auzitegi Administratiboak. Hain zuzen ere, Zaindu Santa Teresa elkarteak jarritako helegitea aintzat hartu du auzitegiak, eta 2014ko otsailean eta 2015eko apirilean auzo berria eraikitzeko baimenak baliogabetu ditu. Hala, Ziburuko herriko etxeak 1.000 euro itzuli beharko dizkie helegitea jarri zuen herri elkarteari.

Olhetarako errepide ondoan hastekoak ziren eraikuntza lanak eten beharko dituzte, beraz, ebazpenaren ondorioz. Herriko etxeak aukera du helegitea jartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.