Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) campusak eraberritzeko proposamena onartu zuen herenegun Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak. Gehiengoz onartu zuten. Aurkako boto bakarra izan zen: Juan Ramon Gonzalez Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoarena. Bilbon teknologiarekin zerikusia duten fakultateak batuko dira, eta berea ere bertan izatea nahi du Gonzalezek, eta ez Leioako (Bizkaia) campusean jarraitzea.
Gonzalez dekanoaren iritzia errespetagarria dela aitortu zuen Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko errektoreak, baina berarekin bat ez datorrela esan zuen. Besteak beste, fakultateak batzeko egitasmoak sinergiak bilatzearekin zerikusirik ez daukala zehaztu zuen. «Ekonomiarekin zerikusi handiagoa du, irakasleen departamentuen antolaketarekin baino». Gobernu Kontseiluan Zientzia eta Teknologia Fakultateko sei kide daude. Errektoreak gogoratu zuenez, bakarra azaldu zen aurka eta beste batek abstentzioaren alde egin zuen.
UNIBERTSITATEA
Zientzia fakultatea Leioan egotearen alde dago Perez
Gobernu Kontseiluak onartutako egitasmoaren aurka agertu da Juan Ramon Gonzalez Zientziako dekanoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu