Gizartea

Zierbenako hilketarekin lotuta lagun bat atzeman dute Herrialde Katalanetan

Martxoaren 31n hilda topatu zuten 45 urteko gizonezko bat, indarkeria zantzuekin. Atxiloketa Valentzian egin dute.

2009ko apirilaren 15a
19:50
Entzun
Espainiako Poliziak eta Ertzaintzak elkarlanean, 51 urteko gizonezko bat atxilotu dute Valentzian (Herrialde Katalanak), martxoaren 31n Zierbenan (Bizkaia) izan zen hilketarekin zerikusia duelakoan. Ostegunean egin zuten atxiloketa, gaur jakinarazi dutenez, eta aipatutako gizonezkoa kartzelan daukate behin-behinean.

Martxoaren 31n 45 urteko gizon bat hilda aurkitu zuten Zierbenan, Kardeo auzoko etxe batean, indarkeria arrastoekin: labana zauriak, buruan kolpea...

Ertzaintzak droga trafikoarekin lotu zuen gertaera, eta ondoren Bizkaitik aldegin zuen pertsona bat susmagarritzat jo zuen; ostegunean atxilotu zutena, hain zuzen. Ez dute baztertzen lagun gehiagorekin partaidetza. Barakaldoko (Bizkaia) Auzitegiak darama kasua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.