Zigor Aldama kazetari bilbotarra, besteak beste, BERRIAko kolaboratzaileak, Birmaniatik bidali du hango Poliziak. Oposizioak antolatutako manifestazio baten berri jasoten ari zen Aldama Myanmar hiriburuan, eta argazkiak ateratzen ari zela, halakorik ezin zuela egin esan zioten poliziek. Halaber, kazetaria kanporatzeko prozedura jarri zuten abian. Gaur goizean Bangkokerako hegazkina hartu behar izan du.
BERRIArentzako hainbat artikulu eta erreportai idatzi izan ditu Asiatik; bloga ere izan zuen BERRIA.INFOn.
Zigor Aldama kazetaria Birmaniatik bidali dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu