Zigor "bidegabeak" kritikatu, eta auzipetuak askatzeko eskatu du Alternatibak

2012ko urriaren 13a
13:54
Entzun

Alternatibaren Gipuzkoako koordinatzaile Xabi Sotok atzo ohartarazi zuenez, ez dago "inolako logika politiko zein etikorik" Bateragune auzian zigortu zituztenak kartzelan mantentzeko. Hiru urte bete dira gaur Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodriguez, Rafa Diez, Miren Zabaleta eta Sonia Jacinto atxilotu zituztenetik; Sotoren ustez, haiek preso jarraitzeak “Espainiako gobernu ezberdinek ideiak kriminalizatzeko izan duten joerari eta mendeku politikei besterik" ez die erantzuten.

Sotok kritikatu egin ditu “bake prozesua sustatzea beste deliturik egin ez dutenen kontrako zigor bidegabeak", eta "euskal gizartearen aldarria" entzuteko eskatu die Espainiako auzitegiei. Halaber, bi manifestaziotara deitu ditu herritarrak; Gernikako Akordioak gaur 12:00etan Donostian egin duenera, Enara Rodriguez Arkaitz Rodriguezen senideak jasandako erasoa salatzeko; eta Elgoibarren 13:30etan egin duten mobilizaziora, Otegi, Rodriguez, Diez, Zabaleta eta Jacintoren askatasuna eskatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.