Epaileak Zigor Goikoetxea preso ohiari Getxon (Bizkaia) bizitzeko debekua jarri dion arren, atzo gauean honi harrera egin zioten han, Algorta auzoan. Goikoetxea 16:30ean atera zen Topasko kartzelatik (Salamanca, Espainia), eta berrehun lagun zituen zain Algortan. PPko ordezkariek Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari ongi-etorria debekatzeko eskatu zioten. Azkenean harrera egin zuten, baina ertzainek Goikoetxearen aldeko pankartak kendu zituzten.
Ekitaldian loreak eskaini eta dantza egin zioten. Preso ohiak eskerrak eman zizkien bertara joandakoei, eta espetxeko lagunak gogoratu zituen.
Algortako bizilaguna sei mila euroko bermea ordainduta geratu zen aske. Marisa Arrue Getxoko PPko zinegotziak ustezko heriotz mehatxuengatik salatu ostean egin zioten epaiketa, eta bi urteko kartzela zigorra jarri zion epaileak. Iazko abuztuan atxilotu zuten.
Epaileak Arruerengandik 300 metro baino gertuago egoteko debekua ere ipini dio. Epaia irmoa izan artean, astero joan beharko du agindutako leku batera sinatzera.
AAMk zigorra salatu eta kasua aurrekaria izan daitekeela ohartarazi du.
euskal presoak
Zigor Goikoetxeari harrera egin diote Getxon, nahiz eta bertan bizitzeko debekua jarri epaileak
Preso ohia atzo atera zen kartzelatik, sei mila euroko bermea ordainduta. Marisa Arrue Getxoko PPko zinegotziari ustez heriotz mehatxuak egiteagatik sartu zuten espetxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu