Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin du Zigor Ruiz Jaso, 2006ko otsailean Mutrikuko Itsasoko Gizarte Institutuaren kontrako erasoan parte hartzeagatik egin duen auzian. Zigortzeko "nahikoa froga" ez dagoela argudiatu du. Auzi berean, ordea, Arkaitz Agoteri hamabost urteko espetxe zigorra ezarri dio.
Auzitegi Nazionaleko hirugarren gelak hartu du Agote zigortzeko erabakia. Epaiaren arabera, Agotek ETAren agindua jaso zuen, 2005eko uztailaren 29an eta 30ean hainbat errepidetan hamar lehergai zartarazteko. Auzitegi Nazionalaren arabera, ordea, lehergai hori hainbat ekintzetan erabili zuen, besteak beste, Mutrikukoan.
Atentatua 2006ko otsailaren 28an izan zen, 21:00etan, ETAren izenean bi telefono deik bonba lehertuko zela ohartarazi eta 40 minutura. ETAk 2006ko martxoaren 21ean hartu zuen bere gain. Epaituak inkomunikazio aldian egindako deklarazioan oinarritu da Auzitegi Nazionala bere epaia argudiatzeko, "polizien testigantzak lagunduta".
Agotek, ordea, epaiketan ez du berretsi inkomunikazio aldian egindako deklarazioa, eta tratu txarren ondorio izan zela azaldu du. Auzitegi Nazionalak ez du salaketa hori aintzat hartu, Guardia Zibilak "tortura, mehatxu edo presiorik" egin ziolako "susmorik" ez dagoela esanez.
Espainiako AUZITEGI NAZIONALA
Zigor Ruiz absolbitu egin dute Mutrikuko Itsasoko Gizarte Institutuaren aurkako bonbaren auzian
Eraso berean parte hartu zuelakoan, Auzitegi Nazionalak hamabost urteko kartzela zigorra jarri dio Arkaitz Agoteri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu