Hirugarren gradua eta badlintzapeko askatsuna galdegin duten 99 presoen eskaerak datorren astean aurkeztuko dituzte, Espainiako Auzitegi Nazionaleko espetxe auzietarako epaitegian.
Goioagak eta Enparantzak nabarmendu dutenez, baldintzapeko askatasuna euskal presoen eskubideetako bat da, baina 25 urtetan ia inoiz ere ez zaie onartu. Aplikatu izan den kasu eskasetan, gainera, berehala, eskubide hori atzera botatzeko neurriak hartu direla azpimarratu dute.
Hirugarren gradua eskatu duten 99 preso horiek, epaitu zituzteneko zigor kodea aintzat hartuta, hartarako eskubidea badutela esan dute abokatuek. Bidenabar,euskal presoenganako kartzela politika gero eta gogorragoa delagogorarazi dute; besteak beste, 7/2003 legearen bidez, 30 urtetik 40ra igo duela Madrilek gehieneko espetxealdia. Legedi hori euskal presoei atzeraeraginkortasunez aplikatuko dieten beldurra agertu dute Goioagak eta Enparantzak.
Euskal presoak
Zigorren gogortzeak atzeraeraginkortasunez aplikatuko dizkieten beldur dira euskal presoen abokatuak
99 euskal presok hirugarren gradua eskatu dute, hartara, baldintzapeko askatasuna eskuratzeko, Iñaki Goioaga eta Jon Enparantza abokatuek jakinarazi dutenez. Euskal presoen eskubideetako bat baldintzapeko askatasuna dela azpimarratu dute, nahiz eta Espainiako espetxe erakundeek behin eta berriz ukatzen dieten. Ildo horretatik, Espainiako Gobernuaren presoekiko politika gero eta gogorragoa dela oroitarazi dute; hain zuzen ere, zigorren gogortzeak —40 urtera arteko luzapena, kasu— atzeraeraginkortasunez aplikatuko dizkieten beldur dira abokatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu