osasuna

Zika birusa duen gizon baten kasua baieztatu du Osakidetzak

Ekuadorren kutsatu zen, eta onera egiten ari da. Euskal Herriko 11. kasua da.

2016ko abuztuaren 18a
09:11
Entzun

Osakidetzak baieztatzen duen seigarren kasua da. Gizona bizkaitarra da, eta Ekuadorrera egindako bidaia batean kutsatu da Zika birusarekin. Ohar batean, lasaitasunera deitu du Jon Darpon Osasun sailburuak, eta hartu beharreko neurrien garrantziaz ohartarazi die arriskupean dauden herrialdeetara doazenei; batik bat, eltxoetatik babesteak.

Orain arte Euskal Herrian izan diren Zika birusaren kasu guztiak atzerrian kutsatutako pertsonenak dira. Guztira, 11 dira kasuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.